Gizartea -
Itzulera operazioa 2012
Auto-ilara txikiak eta normaltasuna nagusi, itzulera operazioan
Trafiko handiena 12:00etatik aurrera espero da Biriatuko mugan. Asteburu osoan normaltasuna izan da nagusi EAEko errepideetan.
Erredakzioa
Hiru kilometroko auto-ilarak izan dira Biriatun, eta hori izan da egun osoan izan den arazorik larriena. EAEko gainontzeko errepideetan, ordea, normaltasuna da nagusi udako oporren itzulera operazioaren hasieran. Trafiko handiena Biriatuko mugan espero zen, eta aurreikuspenak bete egin dira; batez ere, 12:00etatik 15:00etara, izan ere, 28.000 ibiligailutik gora pasa dira bertatik.
Joan den ostegunetik hasita, auto-ilarak ikusi dutugu ia egunero puntu horretan, eta atzo 7 kilometrora ere iritsi ziren, baina ez da aparteko zailtasunik egon.
Gainontzeko errepideetan ez dago arazorik. Hala ere, zirkulazio gehien ohiko tarteetan izan da: Bizkaian, A-8 errepidetik Kantabriarantz doan irteera; Gipuzkoan, Behobiako mugaldea, itzulera operazioan auto ilarak sor daitezkeelako muga inguruan; bukatzeko, Araban, AP-1, N-622, N-1 eta Armiñon loturak.