Gizartea -
Sute handia
Valentziako sutea sukaldeko etxetresna batean hasi zen
Baztertu egin dute "zantzu penalak" egotea, eta ondorioz, aseguru-etxeak eraikinean sartu ahal izango dira euren lana egitera.
agentziak | eitb media
Valentziako Campanar auzoko eraikina kiskali eta hamar pertsona hil zituen sutea "zoritxarreko istripua" izan zen, etxebizitza bateko sukaldean zegoen etxetresna batean piztu baitzen, Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak jakitera eman duenez.
Aurreko ostiralean altxatu zen sumarioaren sekretua, eta Bernabek Espainiako Poliziaren ikerketa izan du hizpide hori adierazteko.
Ordezkariaren esanetan, ezbehar horren inguruan irekitako auzi judizialean baztertu egin dute "zantzu penalak" egotea, eta ondorioz, aseguru-etxeak eraikinean sartu ahal izango dira lan egitera, bertako bizilagunek etxea berreskura dezaten.
Otsailaren 26an, sutea izan eta lau egunera, ikerketako iturrietatik zabaldu zen sua 86. apartamentuko toldoaren mekanismoan izan zen zirkuitu laburrak eragin zuela, baina sakonago aztertuta, beste ondorio batera iritsi da Polizia.