Gizartea -
Desagerpena Lapurdin
20 urteko gazte baten bila ari dira Bidarten
Ustez, lagunekin batera itsasoan bainu bat hartzen ari zela, itsaslaster bortitzak barrura eraman zuen atzo.
Erredakzioa
Bidarten (Lapurdi) 20 urteko gazte baten bila ari dira, izan ere, lagunekin itsasoan bainu bat hartzen ari zela itsaslaster bortitzak barrura eraman zuen igande arratsaldean.
Baimendutako eremutik kanpo
Igeri egitea baimenduta dagoen eremutik kanpo zeuden gazteak. Sorosleak gazteari laguntzera bertaratu ziren, baina ez zuten aurkitu.
Igande gauean bertan behera utzi zituzten bilaketa lanak, eta berriro ekin diete astelehen goizean, larrialdi zerbitzuen eta helikoptero baten laguntzaz. Hala jakinarazi du astelehen honetan Berria egunkariak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea