Gizartea -
TRAFIKOA
Trafikoa bere onera etorri da A-8 autobidean, Basauri parean, istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren
Ezbeharra Malmasingo tunelaren sarreran gertatu da, 07:50 inguruan, Donostiako noranzkoan. 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
EITB MEDIA
Trafikoa bere onera etorri da A-8 autobidean, Basauri parean, 3 ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 07:50 inguruan izan da istripua, Malmasingo tunelaren sarreran, Donostiako noranzkoan. Ondorioz, ezkerreko erreia itxi egin behar izan dute eta 6 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
Bertaratu diren garabiek 09:00ak aldera erretiratu dituzte istripua izan duten autoak bidetik, eta pixkanaka-pixkanaka ibilgailuen joan-etorriak normaltasuna berreskuratu du.
Ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea