Gizartea -
Anoetako istiluak
Donostian ustez Ertzaintzaren jaurtigai batek larri zauritu zuen emakumeak senda-agiria jaso du
EITBk jakin duenez, 44 urteko emakumeak salaketa aurkeztu du Ertzaintzaren aurka.
EITB Media
Joan den astean Donostian ustez Ertzaintzaren jaurtigai batek larri zauritu zuen emakumeak salaketa jarri du epaitegian EAEko Polizia autonomikoaren aurka, EITBk jakin duenez.
Emakumeari (44 urte) alta eman diote jada, ia astebetez Donostia Ospitalean egon eta gero.
Hain zuzen ere, asteartean Anoetako inguruetan izan ziren istiluetan zauritu zuten emakumea, Txapeldunen Ligako Reala-PSG partidaren aurretik, baina hura ez zen istiluetan parte hartzen ari.
Senarrak Noticias de Gipuzkoa egunkarian azaldu zuenez, emakumea Madril etorbideko dorretik gertu egindako kargan zauritu zuten, "jaurtigai batek" buruan egindako kolpearen ondorioz.