Gizartea -
trafikoa
Motor gidari bat, oso larri auto batek jota Asiainen
27 urteko Ororbiako bizilaguna da zauritutakoa. Ezbeharra NA-7010 errepidean (Astrain-Irurtzun), jazo zen 20:10 aldera.
EITB Media
Motor gidari bat oso larri zauritu zen atzo auto batek jota NA-7010 errepidean (Astrain-Irurtzun), Asiain (Oltza zendea, Nafarroa) parean, Foruzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, ezbeharra atzo gertatu zen, 20:10ean, auto batek motoa bete-betean harrapatu zuenean. Motozalea, Ororbiako (Oltza zendea) 27 urteko gizonezkoa, larri zauritu zen, eta anbulantzian eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Autoaren gidaria, berriz, onik atera zen.
Istripuaren lekura bertaratu ziren Foruzaingoa, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak. Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.