Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon arma zuriz bi pertsona larri zauritzeagatik

Hiri erdigunean dagoen gaueko aisialdiko lokal baten inguruan izandako borrokaldian izan da erasoa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, borroka batean bi pertsona arma zuri batez zauritzea leporatuta. Horietako bat, liskarrarekin lotutako beste zauritu batekin batera, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute, zauriak sendatzera.

Goizaldeko laurak baino lehentxeago jaso du Ertzaintzak abisua, Bilboko erdiguneko aisialdirako lokal baten inguruan izandako borroka batean hainbat pertsona zauritu direla esanez.

Bertaratutakoan, patruilek egiaztatu dute bi gazteri arma zuri batekin eraso dietela, eta horietako batek premiazko osasun-arreta behar zuela. Egindako lehen ikerketen arabera, biktimek eztabaida izan dute erasotzailearekin, eta hark objektu zorrotz batekin eraso die, ihes egin aurretik.

Bestalde, osasun-langileek borrokan parte hartu duen hirugarren biktima bat ere artatu behar izan dute.

Agenteek beharrezko informazioa eskatu dute erasotzailea identifikatu ahal izateko, eta handik gutxira aurkitu dute, liskarra izan den tokitik gertu.

Gertakarien larritasuna ikusita, susmagarria atxilotu eta ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak egitera.

Atxilotua, 37 urteko gizon bat, arma zuriz egindako lesio-delitu bat egotzita ikertzen ari dira, eta datozen orduetan utziko dute Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku.

Biktimei dagokienez, horietako bi Basurtuko Ospitalera eraman dituzte, larri.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak