Gizartea -

Iruñea

Mozkor eta gidabaimenik gabe zihoan emakume baten autoak eraikin baten kontra jo du Iruñean

32 urteko gidaria Tajonar kaletik zihoan bart biribilgune batean zuzen jarraitu, espaloira igo, hesi bat gainditu eta UNEDeko fatxadaren kontra jo zuen arte Zorionez, ez da inor zauritu.

Autoak UNEDen eraikinaren kontra jo zuen. Argazkia: @PamploñaIruñaPM
Autoak UNEDen eraikinaren kontra jo zuen.
Autoak UNEDen eraikinaren kontra jo zuen. Argazkia: @PamploñaIruñaPM

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoa 32 urteko emakume bat ikertzen ari da, bart Nafarroako hiriburuan gertatu den istripua tarteko. Autoa eraikin baten fatxadaren kontra eraman du emakumeak, mozkor eta gidabaimenik gabe gidatzen ari zela.

Tokiko poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, gertakaria 21:00ak aldera jazo zen atzo. Andrazkoa Tajonar kaletik gidatzen ari zen, Sadar kaleko bidegurutzean dagoen biribilgunean zuzen jarraitu, espaloira igo, hesi bat gainditu eta UNEDeko fatxadaren kontra jo zuen arte. 

Kolpea gorabehera, gidaria eta ondoan zihoan bidaiaria onik atera ziren. 

Emakumeak gidabaimenik ez zuela egiaztatu zuten agenteek. Gainera, mozkor zegoela zirudiela eta, alkoholemia proba egin zioten eta positibo eman zuen (arnastutako airean litroko 0,68 miligramo). 

Hori horrela, Udaltzaingoak ikerketapean jarri zuen eta dagozkion izapideak abiatu zituen epaitegian. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak