Gizartea -
URDANGARIN KASUA
Iñaki Urdangarinek Telefonica utzi du
Palmako dukeak Washingtonetik Bartzelonara itzuliko dira. Etorkizunean, konpainiarekin batera, jarduera berriak sortu nahi ditu Urdangarinek.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarinek eszedentzia bat eskatu du Telefonican. Lan kontratuaren etenaldia egin diezaioten eskatu du. Palmako dukeak Bartzelonara bizitzera bueltatuko dira, Washingtonen hiru urte egon eta gero.
Palmako dukeak ohar batean azaldu duenaren arabera, haren kontra zabalik dagoen prozedura judizialak “Telefónica taldeari negatiboki eragin diezaiokeelako” utzi du lanpostua. Cristina infantaren senarrak adierazi duenez, familiarekin batera Bartzelonara bueltatuko da, “etorkizunean, konpainiarekin batera jarduera berriak sortzeko asmoz”, eta gaineratu du, Errege Etxea erabakiaren jakinean dagoela.