Gizartea -

Sutea

Hiru lagun artatu dituzte Eibarren izan den sute batean, kea arnasteagatik

Etxebizitza bateko ezkaratzeko ke kanpaiak su hartu du. Bertan bizi direnek kanpoan igaro beharko dute gaua, etxea ondo aireztatu arte.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona, horietako bi udaltzainak, artatu dituzte Eibarren arratsaldean izandako sute batean, kea arnasteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

17:20an piztu da sua Errebal kaleko sei solairuko etxebizitza-eraikin batean, iturri horien arabera.

Etxebizitza bateko ezkaratzeko ke kanpaiak su hartu du. Bertan bizi direnek kanpoan igaro beharko dute gaua, etxea ondo aireztatu arte.

Suhiltzaileek berehala hartu dute kontrolpean sutea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eibar Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak