Gizartea -
Etxarri-Aranatzen
Hiru pertsona atxilotu dituzte animaliei tratu txarra emateagatik
Kexuengatik, ahuntza gaztetxeko atzekaldeko partera pasatu zuten, ustez, kolpeka hil zuten bertan eta han utzi zituzten hondakinak.
Erredakzioa
Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste bost auzipetu ditu, hiru adingabeak, etxeko animaliak indarrez lapurtzea eta tratu txarrak ematea leporatuta, Etxarri-Aranatzen, herriko jaietan.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, atxilotu guztiak Etxarri-Aranatzekoak dira, eta 19 urte dituzte. Beste auzipetuak gazte talde berberekoak dira, eta partaidetza maila ezberdinak izan zituzten lapurretan.
Poliziaren ikerketa luze baten ostean, eta herritarren laguntzari esker, Foruzaingoak jakin ahal izan du pertsona hauek abuztuaren 2an bi ahuntz lapurtu eta etxola batera eraman zituztela.
Bertan izan zituzten abuztuaren 6ra arte, eta baserritar moduan jantzita joan ziren antzara eta ahuntzekin zihoazela, sprayekin pintatu zituzten azken horiek.
Kexuengatik, animali horiek kentzea erabaki zuten eta ahuntza gaztetxeko atzeko partera pasatu zuten, bertan, ustez, kolpez hil egin zuten eta han utzi zituzten hondakinak.