Gizartea -
Itzulpengintza
Brasildar batek Linguistika Jokoak irabazi ditu euskara ondorioztatuz
Inolako ezagutzarik gabe, hamazazpi urteko brasildar bat euskararen linguistika ulertzeko gai izan da.
Erredakzioa
Diotenez, hizkuntzek ez dute mugetaz ulertzen, eta horrela erakutsi du Iván Tadeu Ferreira Antunes Filho brasildar gazteak Linguistikaren Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi ostean. Domina hori, aurretiazko ezagutzarik izan gabe, euskarazko esaldiak aztertu ondoren lortu du, circuitmg.com webguneak kaleratu duenez.
Estonian ospatutako Fisikaren Olinpiar Jokoetan lehen postua eta txapelketa bereko Astronomia modalitatean bigarren geratzea lortu ostean, beste erronka bati egin behar izan zion aurre, hizkuntzen erabileraren ereduari jarraituz oker zeuden esaldiak identifikatu behar izan baitzituen.
Nahiz eta erraza iruditu dezakeen, zailtasuna probarako erabilitako hizkuntzetan oinarritzen da, Ivanek eta bere aurkariek, euskaraz gain, Ozeaniako dyirbal, umbu-ungu, teop eta rotuman hizkuntzen logika ulertu behar izan baitzuten.
“Ez dut aparteko talenturik”
“Logikazko txapelketa bat da. Hizkuntzaren erabileraren ereduak ulertu behar dira. Ohiko proba bat: ikasle bakoitzari bi zerrenda ematen zaizkio, eta batean hizkuntza ezezagun batean idatzita dauden esaldiak daude, eta bestean itzulitako esaldiak. Arazoa da ez daudela ordenatuak, eta itzulpenetako bat txarto dago”, dio Ivanek. “Txarto itzulitako esaldia aurkitzea da erronka; itzulpenak haien artean erlazionatzea”.
ez du uste aparteko talenturik daukanikInformazio hau A Folha Paulista eta Circuito Mato Grosso publikazio brasildarretatik lortu dugu. Istorioa About the basque country euskal blogetik heldu zaigu eitb.com-era