Gizartea -

Gasteizen

Lau lagun atxilotu dituzte gazte bati eraso egiteagatik dirua lortzeko

Indarkeriaz egindako lapurretekin, enkarguko erasoekin eta narkotrafikoan estortsioa egiteko delituarekin zerikusia dute atxilotuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau gizonezko atxilotu dituzte astearte honetan Gasteizen, gazte bat bahitzea eta dirua lortzeko eraso egitea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera abuztuaren 25ean izan zen, biktima autoan zegoenean, lagun batekin, Gasteizeko Juan Pablo II. pasealekuan. Biktimak esan duenez, ordu horretan aparkatu zuen, eta hiru kide berarengana hurbildu ziren. Horietako batek polizia zela esan zuen, eta plaka bat erakutsi zion. Ondoren, borroka bat izan zuten, eta kotxetik irtetera behartu zuen gaztea.

Horren ostean, erasotzaileek indarrez eta haren gogoz kontra autoaren barruan sartu eta Gasteizetik kanpo dagoen eremu batera eraman zuten. Ibilbidean jo egin zuten biktima, mehatxu ere egin zioten, eta tiro bat emango ziotela esan zioten haiek nahi zutenarekin bete ez gero. Azkenean, aske utzi zuten nahi zuten dirua biltzearen kontura.

Ertzaintzako ikerketa unitatearen arabera, indarkeriaz egindako lapurretekin, enkarguko erasoekin eta narkotrafikoan estortsioa egiteko delituarekin zerikusia dute atxilotuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea