Gizartea -

Eivissan

Zortzi guardia zibil atxilotu dituzte atzemandako droga geratzeagatik

Agenteek zerbitzua ematen ari ziren bitartean erregistroak aprobetxatzen zituzten bidaiarien droga kopuru txikiak eta bste objektu batzuk geratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak zortzi agente atxilotu ditu Eivissako aireportuan, atzematen zituzten droga kopuru txikia eta beste objektu batzuk geratzea leporatuta.

Agenteek zerbitzua ematen ari ziren bitartean erregistroak aprobetxatzen zituzten bidaiarien droga kopuru txikiak eta beste objektu batzuk geratzeko, institutu armatuak ohar batean jakitera eman duenez.

Ikerketa maiatzean hasi zen, Eivissako aireportuan, Bulgariako gizonezko bat 490 gramo kokaina bola txikitan pasatzea saiatzen ari zen bitartean. Atxilotuak Eivissako 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren aurrean adierazi zuen bost bola desagertu zitzaizkiola, 20 gramo drogarekin. Horrek agerian utzi zuen atxiloketan parte hartu zuten guardia zibilek zerikusia izan zezaketela.

Balearretako Guardia Zibileko Polizia Judizialak zortzi agenteek droga kopuru txikia, janzteko arropa, gailu elektronikoa eta lurrin bat atzeman zituztela ikertu zuten. Eta hori egin ostean, euren ekintzei buruzko salaketa akta faltsutu zutela ikusi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea