Gizartea -
Los Angelesen, Kalifornian
100 urteko gizonezko batek 11 pertsona harrapatu ditu autoarekin
Bederatzi haurrak dira eta lau egoera kritikoan daude. Gidariak adierazi duenen, autoaren balaztek huts egin zuten
Erredakzioa
100 urteko gizonezko batek 11 pertsona harrapatu ditu autoarekin, tartean bederatzi haur, Los Angeleseko hegoaldeko eskola baten inguruan zeudenean, tokiko hedabideen arabera.
Jamie Moore istripuaren lekura joan den agenteetako batek adierazi duenez, zauritutako bederatzi haurretatik lau egoera kritikoan zeuden suhiltzaileak iritsi direnean. Guztiak inguruko ospitale batera eraman dituzte.
Moren arabera, biktima batzuk kolpatutako autoaren azpian artatu behar izan dituzte. Autoa, Cadillac urdina, Preston Carter adindunak zeraman. Ibilgailua errepidetik atera da eta Main Street Elementary eskolatik atera berriak ziren gurasoak eta haurrak harrapatu ditu.
Balaztek huts egin zuten
Istripua bertako 14:50ean izan da, (23:50 Euskadin), eskolak amaitu eta gutxira, Los Angeleseko eskola barrutiak aditzera emandako komunikatuaren arabera.
Gidariak azaldu duenez, autoaren balaztek huts egin zuten. Carterren familiak, aldiz, konfirmatu egin du adindunak gidatzeko gaitasuna duela.