Gizartea -
BBC-n
Kritikak BBCri telesail batean musulmanei 'barre egiteagatik'
Telesailean bertan aktore lana egiten duen Adil Ray jatorri musulmaneko britainiarrak sortu du programa berria.
Erredakzioa
BBC kate publiko britainiarrak ikusleek bidalitako 185 kexa jaso ditu estreinatutako telesail berri bat dela eta. Telesailak “Citizen Khan” du izena, eta ikusleen ustez Islamaz “barre egin” eta komunitate musulmanaren inguruko “estereotipoak” sortzen ditu.
Astelehen honetan “BBC One”k lehen kapitulua eman zuenetik, britainiar katean ia 200 kexa jaso dituzte astean zehar, ikusleek “Islamaren gusturik gabeko deskripzioa egitea” leporatu baitiote.
Telesailean bertan aktore lana egiten duen Adil Ray jatorri musulmaneko britainiarrak sortu du programa berria.
Ikusle baten iritziz, "programak Islama barregarri utzi eta iraindu egiten du", eta beste batek “minduta” sentitu dela ziurtatu du, telesailaren edukia “aurreiritziz eta estereotipoz” beteta dagoela uste duelako. Kontran, Yusuf Bhailok Britainia Handiko Kontseilu Musulmaneko idazkari ohia da telesailaren defendatzailerik handienetarikoa. Horren ustez, komedia “BBCk azkenaldian egin duen gauza onenetarikoa da”.
Gehien komentatutako eszena
Bhailoren iritzian, komenigarria da musulmanak beti serio eta oihuka erakusten dituen estereotipoa aldatzea. “Musulmanen artean umore-sen handia dago, eta pozten naiz gizarteari erakusteaz”.
Ikusleek gehien komentatutako eta polemika gehien sortu duen eszenan, protagonistetako batek “hiyab”a jarri eta Korana irakurtzen dagoelaren plantak egiten ditu bere aita logelara hurbiltzen ari dela sentitzen duenean.