Gizartea -
Nafarroan
Gizonezko bat hil da, Los Arcosen izandako motor-istripuan
Biktimak politraumatismoa zuen eta korderik gabe zegoen larrialdietako zerbitzuak iritsi direnean.
Erredakzioa
Donostiako gizonezko bat (39 urte ditu) hil egin da eguerdian, Nafarroako Ospitalean, A-12 autobidearen 58. kilometroan, Los Arcos inguruan, izandako istripuaren ondorioz.
Larrialdietako zerbitzuak iritsi direnean, biktimak politraumatismoa zuen eta korderik gabe zegoen. Anbulantzia medikalizatu batek ospitalera eraman du, Foru Gobernuak ohar baten bidez aditzera emandakoaren arabera.
112-SOS Nafarroak 10:09ean izan du istripuaren berri. Aipatutako anbulantziaz gain, Los Arcoseko mediku bat eta Osasun Laguntzaile Tekniko bat ere istripuaren lekura joan dira.
Foruzaingoko patruila batzuk ere bertan dira eta gertatutakoaren txostena betetzeaz arduratu dira.