Gizartea -

Murrizketak Osasun arloan

Osasun arloko murrizketen aurka kontzentratuko dira etorkinak Bilbon

Osasun-zentroetara "normaltasun osoz" joateko deia egin die etorkin guztiei Martin Iragorri Harresiak Apurtuz elkarteko ordezkariak.

Etorkinen ilara bat. Argazkia: Efe
Etorkinen ilara bat. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harresiak Apurtuz eta SOS Arrazakeria elkarteek kontzentrazio bat antolatu dute ostiralerako, egoera irregularrean dauden etorkinei osasun-asistentzia kenduko dien dekretuaren aurka protestatzeko. Dekretua larunbatean ezarriko da Estatu osoan.

Prentsaurreko batean, Martin Iriberri Harresiak Apurtuz elkarteko ordezkariak azaldu du elkarretaratzea Arriaga plazan egingo dutela, arratsaldeko zortzietan.

Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez duen dekretua beteko, elkarte horiek ekainean kaleratu zen 114/2012 Dekretuaren aurka azalduko dira. Dekretu horrek Euskadiko osasun-zerbitzuak arautzeaz gain, hainbat baldintza ezarri zaie egoera irregularrean dauden etorkinei, horien artean urtebetez erroldatuta egoteko baldintza.

Pertsonal intsumisoa

Osasun-zentroetara "normaltasun osoz" joateko deia egin die Iragorrik etorkin guztiei. Horrez gain, dekretuaren aurka protestatzeko eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzeko eta gizarte eragileetatik deituriko kontzentrazioetan parte hartzeko eskatu die etorkinei.

Halaber, intsumiso aitortzeko, dekretu horren neurriak ez ezartzeko eta persona guztiak berdin artatzeko eskatu die osasun-zentroetan lan egiten duten persona guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea