Gizartea -
Gipuzkoa
Bigarren Mundu Gerrako bi lehergailu aurkitu ditu emakume batek Pasaian, eta Udaltzaingoari eraman dizkio
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek aparkaleku publiko batean aurkitu ditu jaurtigaiak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lehergailuak indargabetzeaz arduratzen den Ertzaintzaren taldeak Pasaian aurkitutako Bigarren Mundu Gerrako bi MK-43 lehergailu indargabetu ditu bart.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek aparkaleku publiko batean aurkitu zituen jaurtigaiak, eta Udaltzaingoarengana eraman zituen.
Segurtasun neurri guztiak hartuta, Ertzaintzak ertzain-etxera eraman zituen lehergailuak, eta han neutralizatu zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea