Gizartea -

Polemika hezkuntzan

Celaak ez du sexu-banaketa ezartzen duten zentroen kontzertua hautsiko

Hala ere, etorkizunean diru-laguntza publiko horiek desager daitezkeela esan du, zentro horiek "hezkuntza eredua" berriro aztertu ezean.

Isabel Celaak hezkuntza eredua berriro aztertzeko deia egin die sexu-banaketa aplikatuko duten zentroei. EITB.
Isabel Celaak hezkuntza eredua berriro aztertzeko deia egin die sexu-banaketa aplikatuko duten zentroei. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak aditzera emandakoaren arabera, EAEn sexu-banaketa aplikatzen eta diru publikoa jasotzen duten bost zentroek "euren hezkuntza eredua berriro aztertu beharko dute hurrengo ikasturteei begira", diru-laguntzak jasotzen jarraitu nahi badute.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Celaak ziurtatu egin du aurten zentro horiek duten kontzertuari eutsiko diotela, diru-laguntza horiek bertan behera uztea "arduragabekeria eta juridikoki babes falta" izango litzatekeelako "ikastetxe batean baldintza zehatz batzuek kontratatu dituzten familientzako".

Hala ere, etorkizunean diru-laguntza publiko horiek desager daitezkeela esan du, zentro horiek "hezkuntza eredua" berriro aztertu ezean.

"Nire iritziz, sexu-banaketarekin amaitu behar dute diru-laguntza publikoak lortu nahi badituzte", azpimarratu du sailburuak. Celaaren hitzetan, sexu-banaketan oinarritutako hezkuntza ez da bere gobernuak defendatzen duen gaia, eta eskoletan "bizitzan bezala, jarrera sexistak saihestu behar direla" gaineratu du.

Legea aldatzea

Isabel Celaren ustez, Ignacio Wert Hezkuntza ministroak legea aldatzeko aukera "zentzugabekeria" dela deritzo. Ministroak aukera hori zabalik utzi zuen sexu-banaketa aplikatzen duten zentroek diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera izan dezaten, izan ere, Auzitegi Gorenak Kantabriako eta Andaluziako bi zentrori laguntza horiek ukatu egin dizkie.

Sailburuaren iritziz, ezin daiteke legea aldatu auzitegietako epaiak "gure interesen kontra egiten duten bakoitzean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea