Gizartea -

Itzulera Operazioa

Normaltasuna nagusi EAEko errepideetan

Inoizko itzulera operazio garestiena izango da, BEZaren igoerak erregaiaren prezioan eragin zuzena baitu; ibilgailuen gordailua betetzeko 87 euro behar ditugu gaurtik aurrera.

Zirkuazioa motela izan da EAEko zenbait tokitan. Efe.
Zirkuazioa motela izan da EAEko zenbait tokitan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, Biriatuko mugan, Biarritz norabidean, 5 kilometroko auto-ilarak izan dira eguerdian. Gainera, A-8 autobidean, Zarautzeko ordainleku parean, trafikoa motela izan da Irun norabidean.

Arratsalderako egoerak hobera egin du, eta normaltasuna da nagusi EAEko errepideetan.

Trafiko Zuzendaritza Orokorrak (DGT) 4 milioi joan-etorri baino gehiago espero ditu asteburu honetan, oporraldia bukatuta etxerako bidea hartzen dutenek eta irailean oporrak hasten dituztenek errepideak autoz bete ditzaketelako. Masifikazio horri aurre egiteko, DGTk Itzulera Operazioa jarriko du martxan ostiraleko 15:00etatik igandeko 24:00ak arte.

Oporraldien bukaerako eta hasierako mugimenduez gain, udako asteburuetan gertatzen diren autoen joan-etorriek ere arazoa handituko dute, DGTren arabera. Gainera, horri Espainia zeharkatuta euren bizilekuetara itzultzen diren pertsonen joan-etorriak gehitu behar zaizkio, hori dela eta muga-postuen inguruko errepideak autoz beteko baitira.

Iazko abuztuko azken asteburuan 200 kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu ziren errepideetan, nahiz eta azken urteetan auto-ilarak gutxitu egin diren gidariek itzulera mailakatzen hasi direlako. Horren harira, DGTk arreta handiz gidatzeko eta ordu zailenetan autoa ez hartzeko gomendatu du.

Puntako orduak

Trafikok arazoak sortu daitezkeen puntako orduak zehaztu ditu: ostiralean 15:00-23:00ak bitartean, larunbateko 08:00-14:00ak bitartean eta igandeko 16:00-24:00ak bitartean. Iaz, auto-ilara handienak ostiraleko 16:00ak eta 17:00ak bitartean gertatu ziren. Larunbatean, 20:00etatik 21:00etara arteko momentua izan zen arazo gehien eman zituena, eta igandean, berriz, 21:00-22:00ko tartea.

Istripua Soraluzen

Pertsona bat zauritu da Frantziako auto baten eta Herbehereetako beste baten arteko talkan, AP-1 autobidean, Soraluze parean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 09:00etan geratu da, Eitza tunelaren ondoan eta ondorioz, bi norabideak itxi behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea