Gizartea -
EHU-KO BIZKAIKO CAMPUSA
Ijito-etniako lehen emakumea graduatu du Zuzenbidean EHUk
Guztira, 103 titulu emango ditu. Peru Irastortza Santxok gradu amaierako lan onenaren saria jasoko du, eta promozioko ikasle onenen sariak emango dizkiete Peru Irastortzari (euskara taldea) eta Janire Ozalla Ciruelosi (gaztelaniako taldea).
EITB MEDIA
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Zuzenbide Fakultateak 2022-2023 ikasturteko ikasleen graduazio ekitaldia egingo du ostiral honetan, apirilaren 12an, Bilboko Bizkaia Aretoan. Guztira, 103 ikasle graduatu ziren ikasturte horretan.
EHUko iturriek jakinarazi dutenez, ekitaldian "aparteko gertakari bat" izango da, ijito-etniako lehen emakumea graduatuko baita EHUn Zuzenbidean: Violeta Perez Manzano. Gainera, ikasleen ordezkari gisa parte hartuko du ekitaldian.
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango da promozioaren amabitxia. Peru Irastortza Santxok gradu amaierako lan onenaren saria jasoko du, eta promozioko ikasle onenen sariak emango dizkiete Peru Irastortzari (euskara taldea) eta Janire Ozalla Ciruelosi (gaztelaniako taldea).
Ekitaldia 17:30ean hasiko da, eta, besteak beste, Gorka Moreno Bizkaiko campuseko errektoreordea eta Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoa izango dira bertan.