Gizartea -

Baratxategi kalean

Gazte bat ospitalera eraman dute etxean sua piztu ostean, Donostian

Sukaldeko ke-kanpaian piztu da sua eta eraikina hustu ez duten arren, etxebizitzan bizi den 27 urteko gazte bat ospitalera eraman behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko gazte bat Donostiako ospitalera eraman behar izan dute goizaldean bere etxebizitzan piztu den sutean kea arnasteagatik, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 05:15ak aldera piztu da, Donostiako Baratxategi kaleko 8. atariko 3. solairuko etxebizitza batean. Sukaldeko ke-kanpaian piztu da sua eta bertan bizi den gazteak kea arnastu du.

Suhiltzaileak joan behar izan dute sua itzaltzera eta 06:00etarako sutea kontrolatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea