Gizartea -

Erasoa Gurutzetako ospitalean

Gizon bat atxilotu dute Gurutzetako hiru medikuri eraso egiteagatik

Medikuak ospitaleko kafetegian zeuden eta erasotzaileak, 47 urteko gizonezkoak, aulkiak bota zizkien.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Gurutzetako ospitaleko larrialdietan artatu zuten hiru medikuri eraso egiteagatik.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, erasoa atzo goizean gertatu zen, gizonezkoa ospitalera joan, artatu eta alta eman ziotenean.

11:00ak aldera, hiru mediku ospitaleko kafetegira joan ziren eta mahai batean eserita zeudenean erasotzailea hurbildu zitzaien.

Irainka hasi zen eta mahaia lurrera bota zuen. Ondoren, aulkiak bota zizkien, nahiz eta ez zuen inor jotzea lortu.

Ertzaintzari abisua eman eta erasotzailea atxilotu zuten. Jardunean dauden funtzionarioen aurkako atentatu delitua egozten diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea