Gizartea -

7.000 ikasle gehiago

Celaak ikasturte berria hasi du, 'murrizketatik libre'

Krisiak ez duela aitzakia izan behar esan du Celaak eta Euskadin ez dela murrizketarik egon berretsi du.

Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua ikasturte hasierako ekitalidan. EFE
Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua ikasturte hasierako ekitalidan.
Ikasturte berria hasi da

04:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaak, Durangoko Landako ikastetxean eman dio hasiera 2012-2013 ikasturteari. Ikasturte berri honetan 6.831 ikasle berri egongo dira euskal ikastetxeetan, 3.767 gehiago "murrizketetatik kanpo" geldituko den Euskadiko sare publikoan.

Bere iritziz, Euskadiko ikasturte berriaren hasierak "murrizketen politikaren aurrean, politika propio eta progresista bat egitea posiblea dela argi uzten du". 

Euskal hezkuntza sistemak 7.000 ikasle berri izango ditu aurten iazko baliabide "berdintsuekin". "Ez ditugu milaka eta milaka irakasleren lanpostuak galdu Euskadin murrizketak ez direlako indarrean jarri ez irakasleriaren ordutegietan ez gela bakoitzeko ikasle kopuruetan edo irakasleen ordezkapenetan", adierazi du Isabel Celaak.

2012-2013 ikasturtean 356.421 ikasle izango dira unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza sisteman, iaz baino 6.831 gehiago, % 1,95eko igoera.

Gaur emandako datuen arabera, ikasleen % 17,7 A ereduan (dena gaztelaniaz) egongo dira, % 20,9 B ereduan (euskaraz eta gaztelaniaz) eta % 61,4 D ereduan (euskaraz).

Terrorismoaren biktimak eskoletara joateko programarekin aurrera jarraituko dutela berretsi du Celaak eta bestalde, aurten, genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeen testigantza eskoletara eramateko programa martxan jarri dutela gaineratu du.

Nafarroan, bi unibertsitateek eman diote hasiera ikasturteari; 15.000 ikasle denera. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur argitaratu duenaren arabera, bertako ikasleen % 60k ikasketak amaitu eta lehen sei hilabeteetan aurkitzen dute lana.

7.000 ikasle unibertsitate publikoan eta ia 9.000 pribatuan. Batez beste medikuak, abokatuak eta ingeniariak izan nahi dute gehienek. Berrikuntza gisa, Nafarroako Unibertsitateak Madrilera zabaldu du aurten eskaintza akademikoa.

Iparraldean ere gaur bueltatu dira eskolara. 11 urte bitartekoak jada hasi dituzte klaseak eta 12 eta 14 artekoak bihar hasiko dira, baina, dagoeneko, gaur bertan egokitzapen eguna izan dute.

Denera 110.000 gazte itzuliko dira aurten eskolara Pirinio Atlantikoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea