Gizartea -
Bilbao-Bizkaia Branding
Bizkaitarrek Bilboren eta Bizkaiaren marka berria bozkatu dezakete
Bizkaiko herritarrek “Bilbao-Bizkaia Branding” nazioarteko lehiaketan sailkatutako proposamenen artean bozkatu dezakete, Bilbo eta Bizkaiaren 'marka' berria aukeratzeko.
Erredakzioa
Gaurko egunez, bizkaitarrek “Bilbao-Bizkaia Branding” lehiaketako epaimahai teknikoak hautatutako hamar proposamenen artean bozkatu dezakete, Bilbo eta Bizkaiko nortasuna eta balioa ordezkatzen duen marka berria aukeratzeko.
“Bilbao-Bizkaia Branding” lehiaketara 84 proposamen aurkeztu dira, eta gaurko egun guztian zehar, herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean jarri duten karpan bozkatzeko aukera izango dute.
Bilbo-Bizkaiaren marka berriak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala ordezkatuko ditu nazioarte mailan ekonomia, enpresa, merkataritza, turismo, batzar, kultura, kirol eta aisialdia arloetan. Ekimenaren arduradunen arabera, helburua hiriaren eta eskualdearen irudia munduan “saltzea” da.
Marka berriak eslogan korporatiboa izango du “hitz gutxitan hiriak eta eskualdeak nazioarte mailan duen oihartzuna indartzeko”.Epaimahaiaren botoak 100 puntutik 80 balioko ditu, eta herritarrek gainontzeko 20 puntuak emango dituzte. “Bilbao-Bizkaia Branding” Nazioarteko Lehiaketako irabazleak 40.000 euroko saria lortuko du.