Gizartea -

Metro Bilbao

Berrezarri dute Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, katenarian izandako matxura konponduta

Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da goizean goizetik. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe. 

Moyuako metro geltokia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Moyuako metro geltokia, artxiboko irudi batean
Moyuako metro geltokia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebarri eta Basauri geltokiekin arteko metro zerbitzua berrezarri dute goizean goizetik, atzo, Basauri parean, katenarian izandako matxura konponduta.

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, goizean Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua normaltasunera itzuli da, eta "maiztasunak betetzen ari dira", atzerapenik gabe. 

09:00ak aldera bertan behera geratu zen Etxebarri eta Basauri arteko metro zerbitzua, Basauriko geltokiko katenarian izandako matxura baten ondorioz. 15:00ak aldera zerbitzua martxan jarri zuten, trenbide bakar batetik eta, ondorioz, maiztasunak txikiagoak izan ziren. 

Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzu osagarriak eskaini zituen Basauri eta Etxebarri artean, 15:10ean hasi eta eguna amaitu arte. 

Gauean matxura konpondu dute, eta goizean goizetik berrezarri dute zerbitzua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauriko albisteak Metro Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri albisteak Garraio publikoa gaur