Gizartea -

Bilbo

Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxita dago 2026ko udazkenera arte

Lanak amaitu ostean, aparkaleku berriak 549 plaza izango ditu, eta horietako 114 egoiliarrek eskuratu ahal izango dituzte, zozketa bidez.

Bilboko Zabalguneko aparkaleku berria. Argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Zabalguneko aparkaleku berria. Argazkia: Bilboko Udala
Bilboko Zabalguneko aparkaleku berria. Argazkia: Bilboko Udala

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Zabalguneko aparkalekua itxita dago eta horrenbestez, ekin zaie berritze lanei: 2026ko udazkenean irekiko ditu ateak instalazio berriak.

Hori horrela, ibilgailuen trafikoa eten egingo da plazaren bi aldeetan lanak amaitu arte Zabalguneko Merkatuaren parean, Ibañez de Bilbao eta Henao kaleen artean izan ezik.

Oinezkoek eragozpen bakarra izango dute, otsailean, lanak egiteko, perimetralki itxi zutenetik eta lanak amaitu arte ezingo baitute plaza aisiarako erabili.

Udalak jakinarazi duenez, Bizkaibusen A3411 Bilbo-Getxo-Azkorri autobus linearen ibilbidean aldaketak izango dira, eta taxien geralekua Henaoko 7.era mugituko dute.

Aparkaleku publiko alternatiborik behar izanez gero, Pio Barojakoa, Areatzakoa, Institutukoa, Zabalburukoa, Azkuna Zentrokoa, Euskadi Plazakoa eta Indautxu plazakoa irekita izango direla jakinarazi du Udalak, eta guztira 2.687 plaza dituztela gaineratu du.

Gainera, lanen ondorioz egoiliarrentzat gordetako aparkalekuak galduko direnez, Henao kaleko 2.a eta 10.a bitartean daudenak eremu urdina izatetik berdea izatera igaroko dira maiatzean.

2025eko udazkenean hasiko dira plaza urbanizatzeko lanak, baina instalazio berriak hurrengo urteko garai berean irekiko dituztela aurreikusi dute.

Puntako teknologia erabiliko omen dute bertan, eta berdegune zabal bat izango omen du.

Aparkalekuaren solairuetako bat egoiliarrentzat bakarrik izango da, eta 114 plaza izango ditu. 2025eko udazkenean irekiko da plazak eskatzeko epea, eta zozketa bidez banatuko dira.

Guztira bost solairu (gaur egun baino bi gehiago) eta 549 plaza izango ditu Zabalguneko aparkaleku berriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak