Gizartea -

BILBO

Adingabe bat labankadaz zauritu dute Santutxun izan den liskar batean

13:30ean gertatu da erasoa, Juan Gardeazabal kalean. Tokian bertan artatu ostean, Basurtuko Ospitalera eraman dute. Labankada eman dion neskatoa atxilotu egin dute.

Erasoaren tokia. EITB.
Erasoaren tokia
Erasoaren tokia. EITB.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neskato bat labankadaz zauritu dute arratsaldeko lehen orduan Bilboko Santutxu auzoan bi adingaberen artean izan den liskar batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gaztea erasoa izan den tokian bertan artatu dute lehenengo, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute ondoren.

Juan Gardeazabal kalean gertatu da erasoa. Ordu horretan, jende asko zebilen han, baina oraindik ez dute argitu zerk piztu duen sesioa, ezta erasoan parte hartu duten adingabeen adina ere. 

Biktimari labankada eman dion erasotzailea atxilotu, eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak