Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Valentzian, bikotekidea hiltzea egotzita
Bikotekidea hil ostean bere buruaz beste egiten saiatu da. Poliziak atxilotu egin du eta ospitalera eraman behar izan dute.
Erredakzioa
Ustez, gizonezko batek bikotekidea hil du Torrent herrian (Valentzia), eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatu da.
Gertakariak bart jazo dira, 22:00ak aldera. Ustezko erasotzaileak 33 urte ditu, eta biktimak 38 urte zituen. Gizonezkoa Valentziako Ospitalera eraman dute, lepoan eta sorbaldan zauri ireki bat daukalako.
Lehendabiziko hipotesien arabera, bikotekidea itota hil du eta ondoren bere burua hiltzen ahalegindu da.
Atxilotutako lagunak ez du aurrekari polizialik, ezta tratu txarrak ematea leporatuta jarritako salaketarik ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea