Gizartea -
Nafarroa
Fiskaltzak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatuko du gizon batentzat haur-pornografia egotzita
Eduki pedofiloa duten 25.000 artxibo aurkitu zituen Poliziak horren etxean. Asteartean hasiko da epaiketa, Nafarroako Justizia Jauregian.
agentziak | eitb media
Fiskaltzak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatuko du gizon batentzat, haur-pornografia delitu bat egotzita, adingabeen sexu irudiak zituzten milaka artxibo edukitzeagatik eta partekatzeagatik.
Poliziak iazko maiatzean miatu zuen horren etxea, eta hiru USB memoriatan, sakelako telefonoan eta bi disko gogorretan eduki pedofiloa duten 25.000 artxibo aurkitu zituen, fiskalaren idatzian jasotakoaren arabera.
Asteartean, 09:30ean, Nafarroako Justizia Jauregian hasiko den epaiketan, zortzi urteko kartzela-zigorra ezartzeko, sufragio pasiborako eskubidea kentzeko eta 20 urtez adingabeekin zerikusia duen edozein lanbidetan aritzea debekatzeko eskatuko du Fiskaltzak.