Gizartea -
hilketa
Rafelcoferren (Valentzian) erail duten emakume baten kasua ikertzen ari dira
66 urteko emakumearen gorpua atzo topatu zuten bere etxean, indarkeria zantzu agerikoak zituela.
Agentziak | EITB Media
Valentziako Guardia Zibilak ikerketa abiatu du Rafelcofer herrian indarkeria zantzu nabarmenekin aurkitutako emakume baten gorpua dela eta, Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez.
Valentziako hedabideen arabera, biktima 66 urteko irakasle erretiratu bat da. Labanez egindako hainbat zauri zituen horren gorpuak.
Alabek topatu zuten hilotz, bere etxean. Antza, aurrez, udalerriko bizilagun batek biktimaren zorroa topatu zuen amildegi batean (Guardia Zibilak ez du gertakari hau argitu). Pertsona hori emakumearen etxera joan zen aurrena, baina horrek atea zabaltzen ez ziola eta, alabei deitu zien.
Guardia Zibilak hilketa argitzeko ikertzeari ekin dio, eta ez du hipotesirik baztertu, indarkeria matxista barne.