Gizartea -

Trikimailuak

Egunean 5 euro gastatuta bizitzeko jarraibideak

Etxekoandre italiar batek egunean 5 euro gastatuta krisiari aurre egiteko gomendioak argitaratu ditu. Senarraren soldatarekin hilaren amaierara iristeko zer trikimailu egin dituen azaldu du.

Egunean 5 euro gastatuta bizitzeko jarraibideak argitaratu ditu emakume batek liburu batean. EITB
Egunean 5 euro gastatuta bizitzeko jarraibideak argitaratu ditu emakume batek liburu batean. EITB
Egunean 5 euro gastatuta bizitzeko jarraibideak argitaratu ditu emakume batek liburu batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Stefania Rossini etxekoandre italiarrak senarraren soldatatik egunean 5 euro gastatuta bizitzeko zer egin duen jaso du, liburu batean.

Duela hiru urte inguru, Rossiniren aita hil zen, eta umezain lana uztea erabaki zuen etxekoandre italiarrak. Horrela, familiaren eta lagunen laguntzarekin konpondutako etxe txiki batera aldatu ziren Rossini, senarra eta seme-alabak.

Azaltzen duenaren arabera, arropa garbitzeko nahikoa da 150 ml alkohol, 150 ml ozpin eta 200 ml ur nahastea. Gainera, etxean eta produktu naturalekin egindako kremak erabiltzen dituzte. Rossiniren jarraibideek arrakasta izan zuten, eta blog batean idaztea erabaki zuen. Orain, gomendio horiek Vivere in 5 con 5 euro a giorno liburuan argitaratu dituzte.

Liburuaren egileak astean 50 euroko erosketa egiten duela azaldu du, baina egun batzuetan beste gasturik egiten ez duela argitu du. Aurrezteko ekoizpen propioa ezinbestekoa dela uste du Rossinik.

Eskolarako itzulera hain garestia ez izateko, trukea egitea gomendatu du etxekoandre italiarrak. "Interneten, Italia hegoaldeko liburu denda bateko jabea ezagutu nuen, eta seme-alabentzako liburuen truke nik egindako lepokoak eta belarritakoak bidaliko dizkiot", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea