Gizartea -

Kordobako haurrak

Kordobako umeen auziko auzitegi-medikua ikerketatik kanpo utzi dute

Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Orokorrak barne ikerketa bat hasi du, lehen txosteneko akatsak zerk eragin zituen argitzeko.

Ruth eta Jose Kordobako haurren ama.
Ruth eta Jose Kordobako haurren ama.
Ruth eta Jose Kordobako haurren ama.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Orokorrak barne ikerketa bat hasi du, eta lehen txostena egin zuen auzitegiko medikua kargutik kendu dute, Las Quemadillas etxaldean aurkitutako arrastoak animalienak zirela ziurtatzeagatik.

Ohar batean azaldu dutenez, Kordobako instrukzioko 4. epaitegiaren autoa jaso ostean hartu dute erabakia; izan ere, azken horrek Jose Bretonen familiaren etxaldean aurkitutako  arrastoetan gizakien hezurrak daudela berretsi du.

Barne ikerketa honekin, lehen txosteneko akatsak zer dela eta gertatu ziren argitu nahi du Polizia Nazionalak, etorkizunean "horrelako akatsik errepika ez dadin".

Azaroaren 11n auzitegiko medikuak sinatu zuen lehen txostenaren aurrean, Ruth eta Jose haurren amaren familiak eskatutako txostenak eta Poliziak egindako hirugarren batek berretsi egin dute arrastoak haurrenak direla.

Bi hilketa delitu egotzi dizkiote Jose Bretoni

Bi hilketa delitu egotzi dizkio epaileak Jose Bretoni, inguruabar astungarri gisa maltzurkeria eta ahaidetasuna kontuan hartuta. Urriaren 8an Kordoban desagertutako Ruth eta Jose bi umeen aita da Jose Breton, eta horiek hil izana leporatu diote. Halaber, sumario sekretua bertan behera uztea erabaki du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea