Gizartea -

Euskal Jaiak

Bizkaitar batek irabazi du lehen aldiz Ordiziako gazta lehiaketa

Catalana Occidente aseguru etxeak erosi du gazta irabazlearen erdia 7.400 euroren truke.

Ordiziako gazta lehiaketa. EITB
Ordiziako gazta lehiaketa
Catalana Occidentek gazta irabazlearen erdia 7.400 euroren truke erosi du

01:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeanuriko Jon Etxeberriak irabazi du Ordiziako Ardi Gazta Lehiaketa, Idiazabal gaztaren sari ospetsuena. 1.550 euroko saria eta "Ordiziako txapelduna" jartzen duen 5.000 etiketa eskuratu ditu.

Bigarren postua Rikardo Remiro Eulateko (Nafarroa) artzainak eskuratu du eta hirugarrena Ilarduiako (Araba) Eli Gorrotxategik.

Catalana Occidente aseguru etxeak erosi du gazta irabazlearen erdia 7.400 euroren truke. Lehengo urtean Bilboko Porrue jatetxeak ordaindu zuena baino 100 euro gehiago. Hala ere, 2004. urtean Mutiloako Patxi erretegiak ordaindutako 12.100 eurotatik eta 2009. urtean Super Amarak ordaindutako 12.000 eurotatik urrun gelditu da.

Epaimahai gisa Joan Roca, Pedro Subijana, Martín Berasategui, Elena Arzak eta Hilario Arbelaitz sukaldari ezagunak egon dira, besteak beste.

Enkantean lortutako dirua Ordiziako San Jose zaharren egoitzarako erabiliko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea