Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste bati labankada bat ematea egotzita

Eztabaida baten erdian izan zen erasoa, San Frantzisko auzoan. Biktima egonkor dago Gurutzetako ospitalean, eta ustezko erasotzailea ordu batzuk geroago atxilotu dute Arabella auzoan.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur Bilbon bart beste gizon bati, eztabaida baten erdian, labankada bat ematea leporatuta, Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Erasoa 21:00ak aldera izan zen, atzo, Fleming Doktorearen plazan, San Frantzisko auzoan, eta eztabaidatzen ari zirela, gizon batek zauria egin zion beste bati puntadun objektu batekin.

Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta egonkor omen dago. 

Udaltzaingoak hartu du bere gain gertatutakoa argitzeko ardura, eta gaur atxilotu du ustezko erasotzailea Atxetabidea kalean, Arabella auzoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak