Gizartea -
IRUÑEA
"Gaiteroak" da 2024ko San Fermin jaiak iragarriko dituen kartel irabazlea
Obraren egilea Angel Blanco diseinatzaile donostiarra da, 2009an lehiaketa irabazi zuena.
EITB MEDIA
Iruñeko Udalak asteazken honetan jakinarazi du hamar finalisten artean aukeratutako kartel lehiaketaren irabazlea. Kartel irabazlea "Gaiteroak" izenekoa da eta egilea Angel Blanco Egoskozabal da.
Blancoren lanak 10.018 boto jaso ditu guztira, parte-hartze handiena izan duen bigarren lehiaketan. Irabazleak 3.333 boto lortu ditu, boto guztien % 33 eta bigarren kartel bozkatuenak baino % 18 gehiago.
Angel Blanco Egoskozabal, jaiotzez donostiarra eta Errenterian bizi dena, ohiko partehartzailea da gai horren inguruko lehiaketetan. Iruñean, 2009an "Gora San Fermín, viva San Fermín" lanarekin irabazi zuen kartelen lehiaketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea