Gizartea -
Gipuzkoa
Enpresa bat kiskali da Irungo industrialde batean
Suteak ke laino handia eragin du, baina ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan.
agentziak | eitb media
Sutea izan da gaur goizaldean Irungo (Gipuzkoa) industrialde bateko PVM Solar enpresan, eta guztiz kiskalita geratu da pabiloia, suhiltzaileak bertaratu diren arren.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sua 04:00ak aldera piztu da, eta 06:23rako itzali dute. Barruan zegoen langile batek eman dio Ertzaintzari sutearen berri.
Suteak ke laino handia eragin du, baina ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan.
Oraindik argitu gabe dago zerk eragin duen sua. Hori dela eta, ikerketa abiatu dute zehazki zer gertatu den jakiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea