Gizartea -

Trafikoa

Lau pertsona zauritu dira A-8an, Bilbo parean hainbat ibilgailuk izandako istripu batean

09:25 aldera izan da istripua, eta auto ilara luzeak sortu dira Galdakaorako bidean. Aurrez, baita ere Miraflores parean, hiru ibilgailuk talka egin dute eta sei kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.

Auto ilarak A-8an, Miraflores parean. Argazkia: @trafikoaEJGV
Auto ilarak A-8an, Miraflores parean
Auto ilarak A-8an, Miraflores parean. Argazkia: @trafikoaEJGV

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goiza korapilatsua izan da Bilbo inguruko errepideetan, A-8an, Miraflores parean, hainbat ibilgailuren artean izandako bi istripuren ondorioz. Horietako batean sei ibilgailuk talka egin dute eta lau pertsona Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, guztiak ere zauri arinekin.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 09:25 aldera gertatu da AP-68 autobidea hartzeko irteeratik gertu.

Ondorioz, auto ilarak sortu dira, baina ibilgailuak erretiratu eta bidea garbitu ostean, 11:00ak aurretik trafikoa normaltasunera itzuli da.

Goizeko lehen orduan, berriz, hiru ibilgailuren arteko istripua izan da A-8 autobidean, Miraflores parean, eta horrek auto ilara luzeak eragin ditu Galdakaorako noranzkoan,

Ezbeharra 08:05ean gertatu da, AP-68 autobiderako irteera baino lehen. Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta 6 kilometrorainoko ilarak sortu dira.

09:00ak aldera erretiratu dituzte ibilgailuak, eta ordu horretatik aurrera hasi da autoen joan-etorria bere onera etortzen.

Hala ere, bigarren istripu horretan ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Bilbo Gizartea Trafiko webkamerak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa A-8 Autobidea AP-68 autobidea