Gizartea -

Eraso homofoboa

Getxoko jaietan gertatutako eraso homofoboa ikertzen ari da Ertzaintza

Bi emakumek salaketa aurkeztu dute Andra Mari jaietan igandean jasandako eraso homofoboagatik.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du pasa den igandean Getxoko Andra Mari jaietan izandako eraso homofoboa ikertzeko.

El Correo egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, bi emakumek irainak jasan zituzten jaietako eremutik igarotzen ari zirela, eta horietako batek ukabilkada bat jaso zuen. Hori dela eta, salatu aurkeztu zuten Ertzaintzaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Jaiak LGTBI