Gizartea -

Istripua Nafarroan

44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda

Hasiera batean, emakumea Azkoiengo osasun-zentrora eraman dute. Bertan lehen azterketa egin ondoren, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.

Istripua Azkoienen. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak
Istripua Azkoienen. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak
Istripua Azkoienen. Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko emakume bat larri zauritu da gaur Azkoienen (Nafarroa), ibilgailua errepidetik atera eta hainbat kanpai-buelta emanda.

Ezbeharra 12:45 aldera gertatu da, NA-6100 errepideko 39,4. kilometroan, eta SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak Azkoiengo Parkeko suhiltzaileak bidali ditu bertara, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziarekin.

Tuterako foruzainek ere esku hartu dutela jakinarazi du Foru Gobernuak.

Hasiera batean, suhiltzaileen oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak eraman du emakumea Azkoiengo osasun-zentrora.

Bertan lehen azterketa bat egin ondoren, Tafallako bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek (medikalizatua) Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, eta bertan geratu da ospitaleratuta, politraumatismo larriekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Azkoien Foruzaingoa Suhiltzaileak