Gizartea -

Lan Irekia

Eskarmentuko profesionalak, herritar-ekimenei laguntzeko bolondresak

Euskal gizartean eragina duten herritar-ekimenen maparen aurkezpena: Lan Irekia plataforman izena eman duten ekimenak identifikatzeko eta sailkatzeko irudikapen interaktiboa. eitb.com-en laguntzaz.

Lan Irekia ekimenaren logotipoa
La Irekia ekimenaren logotipoa
Lan Irekia ekimenaren logotipoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gizartean eragina duten herritar-ekimenen mapa interaktiboaren aurkezpena egingo du larunbat honetan, irailaren 8an, Lan Irekia, herritarren ekimenak garatzeko plataformak. Ekitaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da eta bertan izango dira, besteak beste, prozesuan izena eman duten 49 herritar-ekimenen arduradunak, eta aholkulari lanetan ari diren 21 profesionalak.

Herritarren ekimenek, eta profesional bolondres hauek enpresen eta erakundeen babesa eta zerbitzuen hornitzaileen lankidetza izango dute. Besteak beste, eitb.com webguneak ekimena zabaltzen ari da laguntzen.

Zer da Lan Irekia?

Lan Irekia gizartean eragina duten eta IKTak guztion jabetzaren mesederako irtenbide berriak eskaintzeko erabiltzen dituzten herritarren ekimenak garatzeko plataforma bat da. Prozesuak herritarren berrikuntza-ahalmena, orientatzaileen esperientzia eta ezagutza, enpresen eta erakundeen babesa eta zerbitzuen hornitzaileen lankidetza barne hartzen ditu.

Prozesu gardena, irekia eta ez-lehiakorra da, eta bere metodologia honela laburbiltzen da:

1. Euskal gizartean martxan dauden herritar-ekimenak identifikatzea, mapa bat egiteko eta beren garapen-beharrak analizatzeko.

2. Herritar-ekimena hiru lan-saiotan aholkularitza boluntarioa eskainiko dion orientatzaile batekin konektatzea.

3. Tranpolin saio bat antolatzea ekimenen sustatzaileen eta enpresa- eta erakunde-esparruko kontaktuen arteko topaketa pertsonalizatuekin.

4. Ekimenentzat interesgarriak diren zerbitzuekin zeharkako kanalak irekitzea.

5. Prozesuaren emaitzak ezagutzera ematea eta argitaratzea.

Dagoeneko, 21 aholulari proiektuekin lanean

Uztailaren bukaeran, Lan Irekia plataforman izena eman zuten 49 ekimenen beharrak indexatu eta analizatu ondoren, beren ezagutza eta eskarmentua guztion jabetzaren mesederako eskaintzen dituzten orientatzaileekin konexioak egiten hasi ziren.

Gaur egun, unibertsitatearen, komunikazioaren, hezkuntzaren nahiz aholkularitzaren arloetako 21 orientatzaile hasi dira interesatzen zaien ekimen bati aholkularitza eskaintzeko saioak egiten.

Paraleloki, irailean eta urrian tailer formatuko zerbitzu batzuk programatu dira, ekimenei zuzenduta. Besteak beste, gizartean eragina duten proiektuetarako software librearen, inteligentzia emozionalaren eta finantzaketa kolektiboaren edo crowdfundingaren arloetako aholkularitza barne hartzen dute.

Denetarik

Lan Irekian dauden ekimenen artea dagoen lotura eure izaera soziala eta herritarra da, zentzurik zabalenean. Denetarik dago. Haek besteak beste:

Stereozona: musika-plataforma honek Web telebista du, eta bere helburua Euskal taldeak eta artistak sutatzea da. Blogariak: euskarazko blogak automatikoki sortzeko plataforma. Dirurik Gabe: ondasun ukigarriak eta ukiezinak trukatzeko komunitatea. Eta Eldersarea: osasun pertsonalerako eta adineko pertsonentzako urruneko laguntzarako plataforma.

Lan Irekia ekimeneko webgunean proiektu guztien berri ematen dute eta aholkulari bolondresen izenak ere jarri dituzte.

Mapa interaktiboaren aurkezpena 10:00ak eta 10:30ak bitartean izango da. Ekitaldi publiko eta ireki horretan mapa aurkeztu ondoren, modu pribatuan batzartuko dira aholkulariak eta ekimenak, lankidetza posibleak bilatzeko eta beren kontaktu-esparrua irekitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea