Gizartea -

Iruñea

Jai herrikoietan auzolanak duen balioa aldarrikatu dute Iruñeko auzo-eragile eta festa-batzordeek

"Jaiak ez dira ezerezetik sortzen, ezta antolatzen ere. Jai hauek aurrera ateratzeko lan handia dago atzetik, eta ezinezkoa litzateke kolektiboan, auzolanean egin ezean, herritik eta herriarentzat", azpimarratu dute.

Auzoetako eragileak, gaur, Iruñean. Argazkia: @IrunekoAuzoak
Auzoetako eragileak, gaur, Iruñean. Argazkia: @IrunekoAuzoak
Auzoetako eragileak, gaur, Iruñean. Argazkia: @IrunekoAuzoak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko auzoetako jai herrikoiak antolatzen eta girotzen lan egiten duten taldeek eta eragileek auzolanaren balioa aldarrikatu dute larunbat honetan, jai herrikoiak aurrera ateratzeko tresna gisa.

Hala azaldu dute Alex Martinez de Aguirre Iturramako Atariandia kultur elkarteko bozeramaileak eta Raquel Arjol Iruñeko Peñen Federazioko presidenteak larunbat honetan, prentsaurrekoan.

"Jaiak ez dira ezerezetik sortzen, ezta antolatzen ere. Jai herrikoiak aurrera ateratzeko lan handia dago atzetik, eta ezinezkoa litzateke kolektiboan egin ezean", azpimarratu dute, eta "auzolana" tresna nagusi bezala nabarmendu dute, "herritik eta herriarentzat egindako lana" baita.

"Auzolana ezinbesteko tresna izan da komunitatea ehuntzeko, batzeko, indartzeko eta elkarri laguntzeko; balore eta konpromisoak biltzen ditu. Guk kolektiboaren aldeko lana egin nahi dugu, gure bizilagunen eta gure auzo eta herrietan lan egiten duen eta bizi den jendearen aldeko lana egin nahi dugu", azaldu dute.

Horregatik, agerraldia eskaini duten jai batzordeek, kultur elkarteek, peñek, txosna batzordeek eta konpartsek auzolanean jarraitzeko asmoa agertu dute, "gure auzo eta herrietan komunitatea batu eta eraikitzen jarraitzeko. Auzolanaz eraikiko ditugu elkar zaintzeko eta elkar laguntzeko espazioak, herriak eta auzoak guk egiten ditugulako, herritar eta bizilagunok".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak