Gizartea -
Gertaera
Pertsona bat hil da Valentzian, kamioi batek eztanda eginda
Leherketa Air Liquide enpresan izan da, Moncadako III industrialdean, kamiloi bat oxigeno likidoa deskargatzen ari zen bitartean.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da Air Liquide enpresan izan den leherketaren ondorioz, Moncadak III industrialdean (Valentzia), kamioi bat oxigeno likidoa deskargatzen ari zenean, Valentziako Suhiltzaileek eta Larrialdietako Koordinazio eta Informazio Zentroak jakitera eman dutenez.
Gainera, leherketaren ondorioz, beste pertsona batzuk zauritu eta hiru industria-nabe kaltetu dira. Gertaeraren berri 13:30ean jaso dute larrialdietalo zerbitzuek, eta Moncadako, Burjassoteko, Pobla de Farnalseko, Sagunteko eta l´Elianako suhiltzaileak bertaratu dira.