Gizartea -

Hauteskundeekin batera

Nafarroa Oinez urriaren 21ean ospatuko da

Aurten Zizur Txikiko San Fermin ikastolak antolatuko du festa. Halaber, EAEko hauteskundeekin batera izango da jaia, “teknikoki hori delako aukerarik onena”.

Nafarroa Oinezen bideokliparen argazkia. EITB
Nafarroa Oinezen bideokliparen argazkia.
Nafarroa Oinezen bideokliparen argazkia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012 Nafarroa Oinezen jaia urriaren 21ean ospatuko da, antolatzaileek ostiral honetan jakitera eman dutenez. Hasiera batean, egunez aldatzea pentsatu zuten EAEko hauteskundeak ere egun horretan direlako.

Ohar batean esan dutenez, egunez aldatzea pentsatu zuten Nafarroako ikastolen aldeko jaira joan ahal izatea errazagoa izateko, Euskadin bizi diren pertsona asko joaten baitira jai horretara, baina, azkenean, urriaren 21eko data mantentzea erabaki dute "teknikoki hori delako aukerarik onena".

Antolatzaileen eta Ikastolen Elkartearen artean egindako bileran nabarmendu zutenaren arabera, hainbat gauza jada oso aurreratuta daude, besteak beste, ibilbidearen zirkuitua, programazioa, garraioen eta baimenen plana; ondorioz, "aldakez litzateke egokia izango".

Halaber, urriko beste asteburuetan "Euskal Herrian beste hainbat ekitaldi" daudela nabarmendu dute, eta Nafarroa Oinezek "eragina" izango lukeela horietan gaineratu dute.

Aurten, Zizur Txikiko San Fermin ikastolak antolatuko du festa. Bertan lortzen duten diruarekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzeko gelak zabaldu nahi ditu, eta Euskalerria irratiari babesa eman nahi dio, hori "legeztatzea" eskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea