Gizartea -
Pinilla de la Valderian
Europako gizonik helduena hil da Leonen 111 urterekin
Francisco Fernández Europako gizonik helduena zen eta Harvard unibertsitateko Medikuntza Eskolak ere ikertu zuen gizon honen bizitza.
Erredakzioa
Europako gizonik helduena 111 urterekin hil da Leonen, eta arratsaldean lurperatuko dute Pinilla de la Valderia herrian.
Francisco Fernandez "Quico", bat-batean hil zen atzo bere etxean.
1901. urteko uztailaren 24an jaio zen, baina urtebetetze eguna egun bat beranduago ospatzen zuen, Santiago egunean. Aurten ere familia osoarekin bildu zen: hiru seme-alabekin, zazpi bilobekin, hamalau birbilobekin eta hereniloba batekin.
Francisco Fernandez artzaina izan zen eta Argentinara ere joan zen. Ondoren, Leonera bueltatu zen, nekazaritzan lan egin zuen eta pinuzko egurra lantzeko lanetan ere aritu zen.
Besteak beste, Harvard unibertsitateko Medikuntza Eskolak bere bizitza aztertu zuen.