Gizartea -

Granadan

Ultra bat atxilotu dute politikari bati Twitterren mehatxu egiteagatik

Atxilotua nazien ideologia duten taldeekin lotuta dago eta kirol talde bateko ultren kidea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 18 urteko gazte ultra bat atxilotu du, ustez Granadako IUko zinegotzi bati Twitter bidez mehatxu larriak egiteagatik.

Poliziako Zuzendaritzaren arabera, atxilotua nazien ideologia duen talde batekin lotuta dago eta kirol talde bateko ultren kidea da.

Granadako Polizia-etxean salaketa aurkeztu ondoren, agenteek mehatxuak zeudela eta egilea Twitterreko erabiltzaile berbera zela konfirmatu zuten.

Asturiasen atxilotu zuten

Mehatxuaren egileak sarean profil berriak sortzen zituela ikusi zuten, Twitterreko kudeatzaileek kontuak ixten zizkiotela ikusita.

Azkenik, ultra Villaviciosa herrian aurkitu zuten, Asturiasean, eta Gijoneko Informazio Brigadakoek atxilotu egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea