Gizartea -

Istiluak Anoetan

Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian zauritutako emakumeak jarritako salaketa artxibatu du epaileak

Emakumea larri zauritu zen Ertzaintzaren jaurtigai batek buruan jo ostean. Tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatu du epaileak.

Istiluak Donostian, Realak eta PSGk martxoan Reale Arenan jokatutako partidaren atarian. EFE
Istiluak Donostian, Realak eta PSGk martxoan Reale Arenan jokatutako partidaren atarian
Istiluak Donostian, Realak eta PSGk martxoan Reale Arenan jokatutako partidaren atarian. EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, Ertzaintzaren jaurtigai batek Donostian larri zauritu zuen emakumearen familiak jarritako salaketa behin-behinean artxibatu du epaileak, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez. Tiroaren egilea ezezaguna dela argudiatu du epaileak erabaki hori hartzeko.

Hain zuzen ere, martxoaren 5ean Reale Arena kanpoaldean izan ziren istiluetan zauritu zuten emakumea, Realak eta PSGk jokatu zuten Txapeldunen Ligako partidaren atarian. Emakumeak kolpe handia jaso zuen buruan, belarriaren parean eta 30 metro inguruko distantziatik.

Pertsona hori ere ez zen parte hartzen ari partidaren aurretik izandako liskarretan, Segurtasun Sailak onartu duenez.

Kolpearen unean, Errondo pasealekua banatzen duen erdibitzailean bakarrik zegoen emakumea.

Kasuaren gertuko iturriek EiTB Mediari jakinarazi diotenez, martxoaren 5eko istiluei lotuta sei salaketa aurkeztu ziren eta horietatik gutxienez bi —44 urteko emakumearena eta beste bat— artxibatu egin ditu epaileak. Bi kasu horietan helegiteak aurkeztu ditu defentsak.

Real-PSG partidaren atarikoan zauritutako emakumearen senarrak gertatutakoari buruzko ''iluntasuna'' salatu du
Real-PSG partidaren atarikoan zauritutako emakumearen senarrak gertatutakoari buruzko ''iluntasuna'' salatu du
Real-PSG partidaren atarikoan zauritutako emakumearen senarrak gertatutakoari buruzko ''iluntasuna'' salatu du

2:55

Ertzaintzak gertaturikoa ikertzen jarraitzen du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du ez baieztatu ez gezurtatu auzitegiaren behin-behineko erabakia. Edozein kasutan, Ertzaintzaren ikerketak zabalik jarraitzen duela nabarmendu du, egun hartan gertaturiko guztia argitzen ahalegintzeko.

Segurtasun Sailetik diotenez, emakumeak kolpea jasan zuen, baina oraindik ez dago argi horren jatorria. Ildo horretan, oraindik ez omen dago froga nahikorik, une eta toki horretan Ertzaintzaren kargarik egon ote zen ala ez jakiteko.

Kolpearen uneko irudiak ere eskuratu ditu Segurtasun Sailak, baina ilunak direnez teknikoki hobetu behar omen dira irudi argiak lortzeko. Irudietan ikusten omen da pertsona batek kolpea jaso zuela, baina ez dagoela esaterik nondik iritsi zen kolpatu zuen objektua.

Horrenbestez, Ertzaintzaren ikerketa oraindik ez da amaitu eta informazio berria izan ahala dagokion epaitegiari helarazten jarraituko du, ondorioak aurkeztu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Reala Donostia Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Epaiketak bideoak Anoeta-Reale Arena Eusko Jaurlaritza