Gizartea -

Guggenheim Urdaibai

Greenpeacek helegitea aurkeztu du Urdaibaiko babes eremua murriztearen aurka

Talde ekologistak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du kostaldea babesteko eremua 100 metrotik 20ra murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka, Kosta legea urratzen duela iritzita.

Urdaibaiko E
Urdaibaiko E
Urdaibaiko E

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greenpeace talde ekologistak auzitegietara jo du Urdaibain eraiki asmo duten Guggenheim museoa Urdaibain eraikitzeko proiektuaren aurka. Zehazki, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du kostaldea babesteko eremua 100 metrotik 20ra murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka. 

Izan ere, Greenpeaceren arabera, Kosta legearen aurka doan erabakia da.

Erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, Ministerioaren aginduak 100 metrotik 20ra murriztu zuen kostako babes eremua Murueta ontziola zegoen inguruan, hain zuzen ere, Guggenheim Urdaibai museoaren bi eraikinetako bat kokatu nahi duten tokian —bestea Daliak Gernikan zuen fabrika zaharrean—.

Era berean, Greenpeacek uste du Ministerioaren aginduak atea irekitzen diola 600.000 metro koadro baino gehiagoko proiektu eraikitzeko babestutako eremu batean. Izan ere, Urdaibai biosferaren erreserba da, Oka ibaiaren estuarioa Hezeguneei buruzko Ramsar Konbentzioaren parte da; Mundaka-Gernika itsasadarra nazioarteko hezegune garrantzitsuen artean dago, eta Murueta Natura 2000 Sarearen parte da.

Hori guztia dela eta, talde ekologistak espero du Espainiako Gobernuak atzera egitea eta Urdaibai babestea. Lorea Flores Greenpeacek Euskadin duen bozeramailearen esanetan, Urdaibai Doñana bezala babestutako eremua da eta errespetatu egin behar da. Are gehiago, uste du kostalde zati txikia dagoela babes egoeran eta horregatik administrazioek eta justiziak babestu egin behar dutela.

Helegiteak helegite, Guggenheim Urdaibai proiektua aurrera ateratzeko lanean jarraituko duela nabarmendu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Aldundiko bozeramaileak uko egin dio baloraziorik egiteari, eta auzitegiak ebatzi arte itxarongo dutela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Guggenheim museoa Espainiako Gobernua bideoak Artea albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Ingurumena albisteak Museoak GKEen albisteak Urdaibaiko Biosfera Erreserba gaur