Gizartea -

GIPUZKOAKO AUZITEGIA

AP-8an Usurbilen bi pertsona hil zituen gidaria errudun jo du herri-epaimahaiak

Akusatuak aste honetan egindako epaiketan azaldu zuenez, ez zuen jakin kontrako norabidean gidatzen ari zenik, eta epaimahaiak sinesgarritasuna eman dio horri; izan ere, fiskalaren tesia baztertu du, hau da, inputatuak bi homizidio-delitu nahita egin zituela.

Epaiketa, joan den astelehenan, Gipuzkoako Auzitegian. Argazkia: EFE
Epaiketa, joan den astelehenan, Gipuzkoako Auzitegian.
Epaiketa, joan den astelehenan, Gipuzkoako Auzitegian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko otsailean, zortzi kilometro baino gehiago kontrako noranzkoan gidatzeagatik, AP-8an, Usurbil parean, istripu larria eragin eta bi pertsona hil zituen gidaria errudun jo du herri-epaimahaiak. Zehazki, arduragabekeria larrizko bi homizidio delitu egotzi dizkio epaimahaiak.

Akusatuak aste honetan egindako epaiketan azaldu zuenez, ez zuen jakin kontrako norabidean gidatzen ari zenik, eta epaimahaiak sinesgarritasuna eman dio horri; izan ere, fiskalaren tesia baztertu du, hau da, inputatuak bi homizidio-delitu nahita egin zituela. Hori dela eta, fiskalak 4 urtera jaitsi behar izan du 14 urteko kartzela-zigorra eskaera, eta sei urtez gidatzeko debekua ezartzea exijitu du.

Defentsak absoluzioa eskatu zuen, eta epaia ezagutu ostean, akusatuari gehienez 12 hilabeteko isuna jartzea eskatu du.

''Epaimahaiak argi utzi du akusatua ez zela jabetzen irregularki gidatzen ari zela''
''Epaimahaiak argi utzi du akusatua ez zela jabetzen irregularki gidatzen ari zela''
''Epaimahaiak argi utzi du akusatua ez zela jabetzen irregularki gidatzen ari zela''

1:16

Halaber, eskatu du inputatuari pasaportea itzultzea eta 15 egunean behin epaitegian sinatzea.

Astelehenean abiatu zen ahozko epaiketan deklaratu zuten auzipetuak Gipuzkoako Auzitegian, eta azaldu zuenez, ez zekien kontrako norabidean zihoala. Azaldu zuenez, anbulantziaren aurka talka egindakoan konturatu zen okerreko bidetik zihoala. Gidatzeko baimena "legez kanpo" eskuratu zuela ere azaldu zuen, 2006an Marokon, eta baita, bi urte zeramatzara gidatu gabe, ezbeharra gertatu zenean.

Akusatuaren lekukotzaren arabera, Bilbotik Donostiarako joaneko bidaian lagun batek gidatu zuen, baina gaua edaten igaro ostean autoa hartzeko moduan ez zegoenez, berak gidatu zuen ibilgailua.

Lekukoek ere deklaratu zuten asteleheneko saioan; istripua izan zuen autotik bizirik atera ziren beste hirurek, anbulantziako gidariak eta bide-lanak egiten ari zen fugonetako gidariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gipuzkoa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak A-8 Autobidea